Ekitaldi ezberdinak egin zituzten eskualdean, "M18 plazara" ekimenarekin bat egiteko. Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, jende askok parte hartu zuen. Amasa-Villabonan, hamaiketakoa, antzerkia eta argazki erraldoia egin zituzten. Argazkiak ateratzeko bildu ziren Adunan eta Asteasun ere. Zizurkilen, Aitziber Ibarbia eta Iñaki Urkolaren arteko lehia polita izan zen ikusgai. Ondoren, argazkia atera eta bazkaritarako elkartu ziren.