Aiztondoko Gazte Topaketa, bihar Villabonan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko mai. 17a, 15:09

Onddo, Matxintxulo, Txepetxa eta Alkizako gazte asanbladek antolatuta, Aiztondoko lehengo gazte topaketa egingo dute bihar, Villabonan. Eguerdiko 14:00etan ekingo diote egitarauari, Berdura plazan elkarrekin bazkalduz. Ondoren, jokoak egingo dituzte eta, 19:00etan hasita, trikipoteoa herriko tabernatan barrena. Gaueko 21:30etan hasiko dira Berdura plazako kontzertuak: 'Perdidos entre ilusiones', 'Wainot', 'Behatxe Roja', '3 gabe2' eta 'Insania crew'.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!