Urnieta
Kalejira deitu dute trikitixa, bertsoak eta kantua uztartu. Goizeko 11:00etan abiatuko da San Juan plazatik. Ondoren pintxo dastaketa izango da.
Andoain
Euskal presoen giza eskubideen alde mosaikoa egingo dute larunbat honetan Zumea plazan, 12:00tan hasita. Ondoren, pintxoak eta musika eskainiko dituzte.
Amasa-Villabona
11:00etan erraldoi eta buruhandien kalejira irtengo da Errebote plazatik, dultzaineroen doinuek alaiturik. Eguerdiko 12:00etan, hamaiketakoa egingo da Malkar plazan eta ondoren, 'Plaza bete' ekitaldia egingo da preso eta iheslarien eskubideen alde. Horrekin batera, argazki erraldoia ere egingo da.