Ollogoyengo udalekuetan izena emateko azken eguna, gaur

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko mai. 16a, 12:37

Malkar astialdi taldeak gaur, hilak 23, hartuko ditu izenak, 19:00etatik 20:00etara Zatorran. Udalekuetan izena eman ahal izateko inskripzio orri bat bete beharko da zeina www.malkar.tk webgunean jarri duten eskuragarri. Udalekuetarako bi txanda antolatu dituzte. Lehena LH 5 eta 6.mailako ikasleek osatuko dute eta ekainaren 27tik uztailaren 8ra izango da. Bigarren txanda, uztailaren 8tik 19ra izango da, DBHko 1. eta 2. mailakoekin. Txanda bakoitzean 40 haurrentzako lekua egongo da eta gehiagok izena emango balute, katekesikoei eta herritarrei emango zaie lehentasuna.


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!