Bertso saioa San Isidro egunean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko mai. 15a, 19:22

Urnietako baserritarrek San Isidro eguna ospatu zuten maiatzaren 15ean, asteazkenarekin. Ospakizunak goizean hasi ziren mezarekin, eta hamaiketakoa eta gero bertsolariak kantuan aritu ziren. Umoretsu, gainera: 

Bideoa | Bertso aukeratuak:

Patxi Etxeberria
Ezagutzen da ez gaudela gu
goseak eta egarrik
nahiz ta piska bat bakandu diran
Urnietako basarrik
honek esan du aspalditxoan
ez dula hartu atxurrik
bestela ere bagenekigun
ez zendun esan beharrik.

Beñat Gaztelumendi
Atxurrik gabe ezinda izan
bertsolari konpletoa
eta baserri kontu hauetan
hain naiz analfabetoa
ni alperrikan ez nintzan sortu
parrandero kalekoan
atxurra hartu ohi degu
baina beste klase batekoa.

Joxe Agirre bertsolaria gogoan izan zuten hamaiketakoaren osteko bertso saioan. Eskaini zizkioten bertsoen artean, hauexek biak:

Patxi Etxeberria
Lehenago ere gogoan neukan
eta hartu det abia
iruditzen ziat hemen badala
beste bide bat hobia
Joxe Agirre lehengo lagunak
gaur betirako gordea
eta oraindik guk Urnietan
bate aipatu gabia.

Beñat Gaztelumendi
Joan zitzaigun joaterik nahi
ez genuena sekula
berezia eta umorea baina
nola disimula
zenbat herritan ta zenbat bertso
ezin litezke kalkula
iruditzen zait aldamenetik
kantuan ari zaigula.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!