Eguraldiak asko lagundu ez badu ere, eskualdeko baserritarrek San Isidro eguna ospatzeko aitzakiarik ez dute izan. Pilota partidak eta aizkolariak Zizurkilen, bertsolariak eta trikitilariak Amasan, eta idi-demak izan dira Asteasun. Han edo hemen, izan da zer ikusia. Festarekin jarraitzeko, bazkari ederra egingo dute.
Argazkiak ikusi