Mundumoben helburua herritarrak printzipio nagusi baten inguruan biltzea da: “Guztiok daukagu mundua aurreko belaunaldiek jaso zuten aukera berdinekin jasotzeko eskubidea, eta ondorioz, guztiok daukagu mundua hurrengo belaunaldiei jaso dugun aukera berdinekin uzteko bete beharra. Iraunkortasunaren aldarrikapena da azken finean egingo duguna. Horrekin batera, eskutik eskura ibiliko dugun mundu bolak lagunduko digu ekimenean emango dugun mezua zabaltzen”, azaldu zuten larunbatean, Adunan egindako aurkezpenean.
Horren harira, eta eskualdeko herriak Zero Zabor herri bihurtzeko nahiarekin, maiatzaren 19an, Mundumob ekimena burutuko da Adunan, Zizurkilen eta Amasa-Villabonan: 11:30ean, 12:30ean eta 13:30ean urrenez urren. Ekimenaren antolatzaileek aldarrikapen honekin bat egiteko eta bertan parte hartzeko deia egin dute.