Atzo ospatu zen Legazpian Euskadiko Soinu Zahar txapelketako finala. B sailean (12-15 urte), Oinkariko kide diren lau dantzarik hartu zuten parte: Nerea Irurzun zizurkildarrak eta Oihane Ayestaran, Maddi Otegi eta Maider Etxeberria billabonatarek. Eneko Arteaga dantza taldeko ordezkariak azaldu duenez, “lau dantzariek lan bikaina egin zuten, baina azpimarratzekoa izan zen Maddi Otegik egindako lana, lehen postua eskuratu baitzuen. Zorionak dantzariei eta irakasleei, beraiek bakarrik baitakite bidea zein gogorra izan den”.