Zizurkil bikain hasi da Herriarteko Pilota txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko mai. 13a, 12:00

Ostiralean jokatu zituzten lehen partidak, Lezoren aurka eta oso maila ona dutela erakutsi zuten zizurkildarrek. Jokatutako hiru partidak irabazi zituzten (22-02; 22-01 eta 22-07) eta honenbestez, ia erabakita utzi zuten lehen kanporaketa. Hamaika urte ziren Zizurkilek Herriarteko txapelketa jokatzen ez zuela eta aurten, berriz ere taldea osatzea lortu dute. Herritar asko gerturatu zen Intxaur pilotalekura, Zizurkilgo taldeari animoak ematera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!