Udalekuetan izena emateko epea ostiralean amaituko da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Eguzkitan blai edo Kirol Udalekuetan izena emateko, interesatuek BERTAN herritarren arreta bulegora jo behar dute. Ostiral honetan, maiatzak 10, amaitzen da epea.

Izen ematea:


Bertan arreta bulegoa:
Astelehenetik ostiralera, 07:30-14:30.
Lekaio:
Astelehenetik ostiralera, 09:00-13:00.
Ostirala, 16:00-18:00.

Behar bezala osatuta inskripzio-orria eta ordainagiriaren kopia aurkeztu behar dira.
Eguzkitan Blai udalekuak
Uztailaren 1etik 30era.
Astelehenetik ostiralera
Goizeko 10:00etatik 13:00etara.

2001-09 bitartean jaiotako haurrei zuzendua dago. Euskaraz izango da, harreman hizkuntza euskara izango delarik. Urnietako neska-mutilek lehentasuna izango dute, kopurua mugatua baita. Kopurua gaindituz gero, zozketa bidez erabakiko dute.
Prezioak:
Kide bakoitzeko, 108 euro.
Familia-kuota 97 euro.
Familia ugarien kuota: 86 euro.


Kirol udalekuak
Bi txanda:
Uztailaren 1etik 12ra.
Astelehenetik ostiralera.
Uztailaren 15tik 30era.
Astelehenetik ostiralera.
Goizeko 10:00etatik 13:00etara.

2001-04 bitartean jaiotako haurrei zuzendua dago. Atletismoa, igerilekua, softball-a, hondartza irteera, altxorraren bila, frisbia, orientazioa,...
Prezioak, bazkideen kasuan:
Kide bakoitzeko, 93 euro.
Familia-kuota 83,5 euro.
Familia ugarien kuota: 74,5 euro.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!