Andoni Egaña eta Arrate Illaro izango dira bertsolariak eta Amaia Agirre billabonatarra, berriz, gidaria. Ordubeteko bertso saio ibiltaria izango da: balkoitik hasi, eta areto nagusira, handik langileen solairura eta ganbaran pare bat saio. Amaieran, berriz, luntxaz gozatzeko parada izango da. 19:00etan izango da zita, esan bezala, Mintzolan. Antolakuntzatik adierazi dutenez, komenigarria da 943693870 telefonora deitzea erreserbak egiteko.