Nafarroa Oinez-i laguntzeko kanpaina martxan, Pello Errota ikastetxean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko mai. 7a, 15:23

Tuterako Argia ikastetxeko ikasleekin trukea egiten dute urtero Pello Errota ikastetxekoek. Aurtengo Nafarroa Oinez antolatzea egokitzen zaie tuterarrei eta asteasuarrek euren laguntza eskaini nahi diete. Egunotan, Nafarroa Oinezeko materialea salduko dute eskolan, egunean urtebetez.

Asteasu eta Larraulgo Pello Errota herri ikastetxeak urte asko daramatza Tuterako ARGIA Ikastolarekin trukaketa bat egiten, Asteasuko Udala, Hezkuntza Saila eta nola ez Asteasu eta Larraulgo gurasoen diru laguntza medio. Tutera Nafarroako eremu ez-euskaldunean egotearekin, asko zailtzen da bertako lana; asko zailtzen da dirua lortzea, langileak lortzea, babesa lortzea, animoak biltzea… Baina halere ARGIA Ikastolari esker, Erriberan, guraso erdaldun elebakarretatik seme-alaba euskaldunak sortzen ari dira urtero-urtero.

Lan horri erreparatuta, Asteasu eta Larraulgo Pello Errota, eskola urtea joan urtea etorri laguntza ematen ari da ARGIA Ikastolari.

Ez da nahikoa ordea, eta aurten hamaika urte ondoren, Nafarroa Oinez antolatzen ari da ARGIA Ikastola. Horren harira Nafarroa Oinezeko material mordo bat ekarri dute Tuteratik Pello Errotara eta salmenta postua jarri dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!