Loatzo musika eskolako matrikula, astelehenetik aurrera zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko mai. 3a, 16:42

Maiatzaren 6 eta 10a bitartean eman ahal izango da izena Loatzo musika eskolan. Hona hemen herriz herri, matrikula egiteko aukerak:

Amasa-Villabona:

-Maiatzak 6, astelehena, 10:00etatik 12:00etara bitartean, musika eskolan.

-Maiatzak 9, osteguna, 14:00etatik 15:30era bitartean, musika eskolan.

-Maiatzak 10, ostirala, 18:00etatik 19:00etara bitartean, musika eskolan.

Zizurkil:

-Maiatzak 6, astelehena, 10:00etatik 12:00etara Loatzoko bulegoan.


Aduna:

-Maiatzak 7, asteartea, 11:30etik 12:30era musika eskolan. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!