Santakrutz jaiak asteburuan, Asteasuko Elizmendin

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko mai. 3a, 12:55

Bihar hasiko dira jaiak Asteasuko Elizmendi auzoan. Arratsaldeko 16:30etan mus txapelketa herrikoia izango dute eta ordu berean, txupinazoa eta Simonen jaitsiera egingo dute. Hortik aurrera, jaiak ez du etenik izango igande gauera arte.

Ikusi egitarau osoa:

Maiatzak 4, larunbata

 16:30: MUS TXAPELKETA HERRIKOIA (Eskola Txikitan)

15:45 - 16:15 IZENEMATEA

            16:20 - ZOZKETA

            16:30 TXAPELKETAREN HASIERA

·      Orduz kanpo ez da izenematerik onartuko

·      Bikoteko partaide bat asteasuarra izan beharko du

 

16:30, TXUPINAZOA eta SIMONEN JEITSIERA

 Ondoren haurrentzat: DUATLOIA HAURRENTZAT

  Probak: Mendiko Txirrindularitza eta Krosa

Ondoren HAUR JOLASAK

19:00, Haurrentzat Zezen txiki eta poneyak

 20:30, HERRI AFARIA (Erretore Etxean)

Gaueko 23:00etan ERROMERIA:

        ANSORREGI, LARRAÑAGA eta LUTXURDIO


Goizaldera TXOKOLATADA

 

Maiatzak 5, igandea

11:30etan: MEZA Santa Kruz Ermitan

Ondoren,  HAMAIKETAKO

  TOKA TXAPELKETA

 Trikitilariak: LAJA eta MIKEL

 

17:30, HERRI KIROLAK

·      LAPAZARAN: Iparraldeko jokuak

·      Harrijasotzailea: JAGOBA OTAEGI

(Euskal Herriko Kintopeko txapelduna)


Ondoren, Laja eta Mikel.

Gaueko 20:00etan: SIMONEN IGOERA

   Ondoren LAJA eta MIKELekin erromeria.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!