Aurten ere Oporrak bakean programaren bitartez Urnietako Udalak urnietar familiei uztaila eta abuztuan zehar 7-12 urte bitarteko haur saharar bat etxean hartzeko deia luzatu nahi die. Interesatuek Bertan bulegora jo dezakete edo 010 telefono zenbakira deitu, Gizarte Zerbitzu sailarekin hitzordua eskatzeko. Bertako teknikariek baldintzak eta programaren argibideak azalduko dizkiete.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!