Urnietan jaio edota bizi denak parte har dezake deialdian eta aukeratua izanez gero bolondres modura lanean arituko litzateke Afrikan hiru hilabetez, Wucro herrian zehazki. Han lan egitearen ondorioz “ikasi, hezi eta pertsona modura garatu ahal izango du”, antolatzaileek adierazi dutenez.
Izena ematen dutenen artean, Etiopia-Utopia fundazioak hautagaia aukeratu eta orientabidea eskainiko dio. Zer esanik ez, hautatuari bidaia eta egonaldi gastuak ordainduko zaizkiola.
Betebeharrak:
• Urnietan jaio edo bizi.
• Formakuntza profesionala edo unibertsitate titulua.
• Komunikatzeko moduko ingeles maila.
• Lan egiteko ilusioa eta gogoa.
Eskaerak Gaztegunean:
gazteinformazioa@urnieta.org
943 333 973
Epea:
Maiatzak 17, ostirala.