Zizurkilgo Udaleko Kultura Sailak Txepetxa Gazte Asanbladarekin elkarlanean, maiatzaren 12an ospatuko den Herri Urratserako autobusa antolatu du. Izen-ematea maiatzaren 10a baino lehen egin beharko da, Udal bulegoetan edo Atxulondo, Iriarte eta Egarri tabernetan. Izena emateko orduan egin beharko da ordainketa (10€). Autobusa ateratzeko, gutxienez, 20 pertsonako kopurua beharko da. Maiatzaren 12an, goizeko 09:25ean irtengo da autobusa Pedro Mari Otaño plazatik eta 09:30ean Joxe Arregi plazatik. Itzuleran, berriz, arratsaldeko 19:30ean abiatuko da Senperetik.