“Guk egiten dugu, zuk zergatik ez?” lemapean ospatuko da Maiatza Saltsan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko api. 29a, 16:42

Zizurkil Segundo Montesekin anaieratu zela hogei urte bete dira aurten, eta hori izango da Maiatza Saltsaneko ospakizunen aitzakia nagusia. Alaitz Ormazabal Kultura zinegotziak eta Ainhoa Larrea Kultura teknikariak aurkeztu dute aurtengo Maiatza Saltsan.

Esan bezala, 20 urte pasa dira Zizurkli Segundo Montes komunitatearekin anaieratu zela. Atzetik etorri ziren, Asteasu, Aduna eta Villabonaren anaieratzeak. 20 urte hauetan ibilbide luzea egin da anaieratze prozesuan. Ainhoa Larreak azaldu duenez, “hiru maila desberdinetan gauzatu da anaieratzea. Alde batetik, Makroproiekuak egin dira: Euskal Fondoaren gidaritzapean ura eraman da komunitateko etxeetara. Bestetik, eskolen arteko anaieratzeak sortu dira: Otaño eta San Millan ikastetxeak hango Henry Ortiz eta El Barrial ikastetxeekin anaieratuta daude. Esan liteke, gaur egun anaieratzerik indartsuena eskoletan dagoela eta aurtengo leloa ere ‘Guk egiten dugu, zuk zergatik ez?’ hortik sortu da. ‘Haurrek egiten badute, helduek zergatik ez?’.  Hirugarrenik, proiektu txiki eta eraginkorrak gauzatzeko diru bilketak egin dira. Oraingoan, BEKA bat sortu dugu eta han ireki berri den Goi Mailako Padre Segundo montes institutu teknikoan bost gaztek ikasketak egin ditzaten 1500€ bildu nahi dira”.

Aurtengo Maiatza Saltsanen helburu nagusia, beraz, 1500 euro biltzea da. Horretarako, edozeinek egin dezake bere ekarpena ondorengo kontu korrontean: 2095-5072-63-1063439367.

Maiatzean zehar, ohiko ekitaldiez gain, anaieratzearekin lotutako hainbat ekintza antolatu dituzte. Hona hemen egitarau osoa:

Maiatzak 2, osteguna: “Guk egiten dugu, zuk zergatik ez?” erakusketaren inaugurazioa eta “Aiztondo-Meanguera anaieratzea” hitzaldia, Euskal Fondoaren eskutik. 19:00etan, Atxulondon.

Maiatzak 4, larunbata: Bertso pelota + Bertso afaria + Bertso paper lehiaketako sari banaketa.

Maiatzak 5, igandea: Andatza Eguna.

Maiatzak 8, asteazkena: “Sin nombre” pelikula 19:00etan Atxulondon.

Maiatzak 10, ostirala: Udal Jardunaldi Teknikoak. 10:00etan Atxulondon, Euskal Fondoak antolatuta.

Maiatzak 11, larunbata: ERRIMAK OINETAN dantza ikuskizuna. 22:00etan Intxaur Frontoian. Sarrera: 5€ (6 urtetik beherakoak doan).

Maiatzak 12, igandea: Herri Urratsera autobusa.

Maiatzak 14, asteartea: Ipuin kontaketa solidarioak Otañon.

Maiatzak 15, asteazkena: San Isidro eguna.

Maiatzak 17, ostirala: 17:00etan herriko haurrak bertsotan, dantzan eta kantari eta 20:00etan janari truke gastronomikoa. El Salvador eta Euskal Herriko janaria prestatuko da Urkamendin eta Aurrera Plazan dastaketa eskainiko da. 

Maiatzak 19, igandea: Biatloia. 

Maiatzak 21, asteartea: “Segundo Montes Libre de Analfabetismo” hitzaldia Atxulondon.

Maiatzak 22, asteazkena: Bideo emanaldiak 19:00etan Atxulondon: “Retorno a Morazán” eta Gugazeko kortoak.

Maiatzak 23, osteguna: Loatzo Musika Eskolako kontzertua. 19:00etan Atxulondon.

Maiatzak 24, ostirala: Kantu Jira Elbarrenan. Iluntzeko 20:00etan.

Maiatzak 25, larunbata: Senidetze eguna:

-11:00etan: harrera instituzionala Zizurkilgo Udaletxean. Herria Kataluniatik etorriko den konpartsa batek alaituko du.

-12:00etan: Porrotx, Pedro Mari Otaño plazan.

-13:00etan: Harrera herrikoia, dantzari eta bertsolarien eskutik. Ondoren, talo solidarioak eta Empordako ardo dastaketa.

-14:30ean: Bazkari herrikoia.

-Ondoren: Fermin Valentziaren kontzertua.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!