Atzo, hilak 28, ospatu zuten Uxo-Toki eta Amasako Martina Kultur elkarteak antolatutako Loatzoko igoera. Eguraldia lagun, giro paregabea egokitu zitzaien proban parte hartu zuten 86 korrikalariei; inoizko parte-hartzerik altuena izan zuen atzoko probak. Loatzoko gainera ere jende mordoa gerturatu zen eta lasterketa ikustearekin bat, hamaiketakoaz gozatzeko aukera izan zuten. Hassan Ait-Chaou billabonatarra izan zen garailea, 42’ 50”ko denbora eginez. Emakumezkoetan, berriz, Aitziber Ibarbia zizurkildarra nagusitu zen. Azken honek, 51’ 02”ko denboran egin zuen lasterketa.