Larunbatean jarri zuten abian Asteasuko herri baratzeen ekimena. Hainbat asteasuarrek eman zuen izena herri baratzeetan parte hartzeko, eta apirilaren 24an, zozketa bidez erabaki zuten zeintzuk izango zuten ekimenean parte hartzeko aukera. Larunbatean, Aitziber Otaegi herritarrak baratzezaintzaren inguruko azalpenak eman zizkien eta dagoeneko martxan da ekimena.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!