Goizean goiz iritsi zen Martin Garitano Ahaldun Nagusia Asteasura. Eskola bisitatuz hasi zuen eguna eta ondoren, herriko baserritarrak, enpresariak, Udaleko langileak eta gazteak ezagutzeko aukera izan zuen. Arratsaldeko 19:00etan, bilera egin zuen herritarrekin. Bertan izan ziren Asteasuko elkarte ezberdinetako ordezkariak, eta bakoitzak bere esperientziaren inguruko berri emateko aukera izan zuen. Herritarren galderei erantzunez amaitu zuen Garitanok herrira egindako bisitaldia. Hedabideek gertutik jarraitu zuten Garitanoren bisitaldia. Aiurri aldizkariko kazetariek, ordea, ez zuten bisitaldiaren berririk izan arratsaldera arte, eta ezin izan zuten albistea nahi bezala jaso.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!