“Feria de abril” Andaluziako ospakizun handia ez da han bakarrik ospatzen. Andoainen ere larunbat honetan lurralde hartako jaia ospatuko dute. Folklore eta gastronomia jaiaren XX. edizioa da, gainera, aurtengoa. Triana kultur elkarteak egitarau oparoa antolatu du Nafarroa plazan:
- 12:00 Rocio giroko meza San Martin elizan, Andoaingo Triana abesbatzak lagunduta.
- 13:30 Ahots topaketa Nafarroa plazan: Andoaingo Triana, Arrasateko Al Andalus, Frantziako Sol y Luna, Irungo Aljarafe, Lasarteko Semblante Andaluz eta Errenteriako Concha Rociera.
- 14:00 Agintari eta partaideentzat bazkaria.
- 17:00 Folklore emanaldia hainbat talderen parte hartzearekin.