Andoaingo Udala Buruntzaldeko beste udalekin batera, kanpaina bat jarri du martxan liztor asiarraren kabi primarioak kentzeko. Hernanin dagoeneko kanpaina abian da. Marijo Garcia Hernaniko Babes Zibileko teknikariak azaldu zuenez, kabi primariak oso txikiak dira, etxe inguruetan eta edozeinek suntsitzeko modukoak direlarik”.
Andoaingo Udalak aste honetan etxe guztietara eskuorri hori banatu du. Informazio horren osagarri, hitzaldia antolatu du Urigainen apirilaren 30erako.
Kabi txiki edo primario horiek nola desegin azalduko dute bilera horretan.