Eskualde mailako manifestazioa maiatzaren 1ean, Hernanin

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko api. 25a, 19:00

Maiatzaren 1erako eskualde mailako manifestazioa deitu du LAB sindikatuak. Hernanin, eguerdiko 12:00etan  Gudarien plazatik abiatuko da mobilizazioa, "Borrokatu, matxinatu eta irauli Euskal Herria" lemapean”.


Astelehenean deitu zuten agerraldian manifestua irakurri zuten: "Urtez urte gobernuek eginiko erreforma desberdinen bidez krisi ekonomikoan sakotzen ari garen une honetan Maiatzaren 1ak berebiziko garrantzia hartzen du. Harturiko neurri guztiaren ondorioa da langileak pobretzea eta honen kontura aberatsak aberatsago egitea, eskubideen murrizketa eta zerbitzu publikoen gutxitzearekin batera.
Langileen lan baldintzetan atzerapausu izugarriak ERE bidez, lan baldintzen oinarrizko aldaketen bidez... gobernuek, patronalari bere neurrira eginiko tresna guztiak eskura utzi baitizkie”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!