“Villabona eta Zizurkil Txukun” plataformek herri bilera informatiboa antolatu dute Atez atekoaren inposizioaren aurka izenburupean. Bertan, Gipuzkoako plataformen koordinatzaile den Patxi Amantegik hartuko du hitza. Gaur, hilak 25 osteguna, arratsaldeko 20:00etan izango da bilera, Gurea zineman.