Miguel Amas gogoan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko api. 25a, 13:55

Migel Amas Egibar ostiralean hil zen, apirilak 20, 80 urte zituela.


Jendartekoa, umila zen gizona, eta Andoainen jende ugarik zeukan estimuan. Hiztun ona izateaz gain, oroimen handiko gizona zen, eta maiz, berarengana jotzen zuten informazio eske Andoaingo kontu zaharren berri izan nahi zuten historialari eta kazetariek. Parte hartu zuen, esaterako, “Atzoko Andoain eta andoaindarrak” liburuxka bilduman (Larramendi Bazkuna).   
Bere bizitza Euskalduna mendigoizale elkarteari lotuta joan da batez ere, bertako kide eta sustatzaile izan baitzen hasieratik.
Mendizaletasunean Andoainen aintzindari izan zen. Elkartea 1949an sortu zenetik hasi zen antolatutako mendi txangoetan parte hartzen. 2009an, Euskaldunaren 50. urteurrenerako egin zuten ikusentzunezkoan lekukotza eman zuenetako bat izan zen; bertan, mendizaletasun klasikoaren nondik norakoa azalda zuen batez ere.
Izan ere, Migel Amas euskal mendizaletasun zaharraren eredua izan da; euskal mendiak behin, bitan eta gehigotan zapaldu zituen belaunaldikoa zen. Gertuko mendi gailurretan hasi eta bukatzen zen belaundi horretako kide gehienen mendizaletasuna, eta ederki moldatzen ziren ibilbide luzeak eta anitzak egiteko. Garrantzi gehiago ematen zioten igandea naturan barrena eta lagun artean igarotzeari, gailur horren altuera edo eta emandako denbora baino. Oin azkarrak eta hauspoa soberan zeuzkaten, baina orduko gizartearen baldintza ekonomikoak, sozialak... ez ziren gaur bizi ditugunaren pareko, eta ahal zuteneraino iristen ziren.   
Aiurri aldizkariari 2009ko azaroaren 6an aitortu zionez, Pirineoko parajeak oso berandu arte ezin izan zituen gozatu: “Nik Pirineoak nahiko zahartuta, 70 edo 80ko hamarkadetan baina ez ditut ezagutu. Dirudunak eta denbora zutenak ziren Piriniotara abiatzen zirenak; gainerakoek, hurbileko mendi eta parajeekin konformatzen ginen. Ondo ikasita geneuzkan inguruetako autobus eta trenen ordutegiak, konbinazioak egiteko!”. Bere iritziz, arrarotzat hartzen ziren garai batean, bota jantzita, mendira egun pasa joaten ziren bera bezalakoak: “Mendia sakratua zen guretzat orduan. Etxean, arropa zikinak ez baizik eta kamamillak, perretxikuak, intxaurrak... ekartzeko eskutzen ziguten. Nonbait, pentsatzen zuten besterik gabe alperrik joaten ginela mendira”.
Amas, Mariasun Garcia de la Chicaren alarguna zen eta Marisa eta Mari Joseren ita zen.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!