Tiratzaile baimenduak behar ditu Andoaingo Gudua ekimenak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko api. 24a, 11:42

Andoaingo gudua ekimeneko arduradunek jakitera eman dute ekimena antolatzeko bi motatako fusilariak behar dituztela. Batetik, garai bateko fusilen itxura egiten dutenekin ibiliko direnak, eta bestetik, sutauts edo bolborazko tiroak joko dituzten fusilekin tiro egingo dutenak. Azken hauek benetako fusilak erabili behar dituztenez baimena atera behar da eta, horretarako, taldea ahalik azkarren osatzea komeni da. Tiratzaile horiek XIX. mendeko fusilak erabiliko dituzte, kopiak zehatzago izateko. Sutautsezko fusilari gisa ibili nahi duenak eman dezala lehenbailehen izena 656-782-521 zenbakira deituta. Bertan eskainiko zaie, nahi izatera, informazio gehiago.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!