Asier Arregi andoaindarra bikain, mendiko bizikletan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko api. 23a, 17:10

Garaipena lortu zuen duela bi aste Artaxonan jokatutako lasterketan. Hasieratik lehenengo postuetan
ibili zen  beste txirrindulari batzuekin, lasterketako azkeneko zatian bakarrik aurrera joatea lortu zuen denboraldiko
lehenengo garaipena lortzeko. Pasa den igandean berriz, Izurdiagan hirugarren postuan sailkatzea lortu zuen. Irabazlea Patxi Cia txirrindulari profesionala izan zen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!