Manex Castro preso billabonatarra etxean izan da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko api. 23a, 17:05

Lau ordu igaro ahal izan ditu Villabonako etxean Manex Castro presoak. Apirilaren 11n hil zen bere aita Domingo Castro eta hori dela eta, etxera etortzeko baimena eman zioten Manexi. Azken egunak Gasteizko espetxean pasa ondoren, goizeko 09:30ak inguruan ekarri dute eta goiza etxekoekin igarota, 13:30ak aldera atera dute. Lagun asko zituen zain irteeran eta txalo artean eraman dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!