“Enjoy English” udalekuak bigarrenez

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko api. 23a, 15:24

Jesusen Bihotza ikastolak, iazko arrakasta ikusirik, aurten ere Enhoy English izeneko udalekuak jarri ditu martxan, 5 urtetik 12 urte bitarteko ikasleentzat. Udaleku hauen helburua, era ludiko eta dibertigarri batean ingelesa ikasi eta praktikatzea da, horretarako ingeles jatorriko begiraleak bertan izango direlarik. Udalekuak ekainaren 26tik uztailaren 23ra arte burutuko dira   eta ordutegia 9:30etik 13:30era izango da. Udaleku hauen nondik norakoak hobeto ezagutzeko bihar, asteazkena, arratsaldeko 17:15etan bilera burutuko da Txermingo liburutegian. Izen-ematea apirilaren 26an amaituko da. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!