Aldi berean, oso kaltegarriak dira bertako erlearen garapenerako, jan egiten baitituzte. Erlezain Elkartea gure erlearen etorkizuna jokoan egon daitekeela esatera ere iritsi da.
Hori dela eta, eskualdeko Udaletako Ingurumen departamentuak harremanetan jarri dira, eta liztor honen eragina murriztu eta saiheste aldera hainbat ekimen antolatu dituzte. Eskuorriak banatuko dira etxe guztietara liztor honen zehaztasunak esplikatuz, eta herri guztietan hitzaldiak antolatuko dira nola identifikatu eta zer egin daitekeen azalduz.
Andoaingo kasuan, hitzaldia apirilaren 30ean izango da, arratsaldeko 19:00etan, Urigain kultur etxean. Egoitz Galartza Erlezain Elkarteko kide eta albaitari dena izango da hizlari. Era berean, ikastetxeetan ere kartelak banatuko dira nerabe eta gazteak adi ibil daitezen. Andoaingo Udalak gogorarazi nahi du martxan dagoela liztor asiarra erauzteko kanpaina. Espezie honen zantzurik ikuskatuko balitz, Udaltzaingoetara (943 30 08 19 – 092) deitu behar dela gogorarazten zaie herritarrei, hauek protokoloa martxan jar dezaten".