Joseba Otaegi garaile, Senosianen aurkako apustuan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko api. 22a, 12:20

Atzo eguerdian jokatu zuten aizkora apustua Joseba Otaegi eta Antonio Senosiainek. Hogei kanaerdiko ebaki behar zituzten eta aizkolari zizurkildarra izan zen azkarrena. Bi minutu pasako errenta lortu zuen eta honenbestez, apustua irabaztea lortu zuen. Bostehun pertsona inguru hurbildu zen tolosako zezen plazara, bi aizkolarien arteko dema ikustera. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!