Iaz jarritako markak nabarmen hobetu dituzte gainera. Biak ala biak jaun eta jabe izan dira proba osoan zehar. Jokin Lizeaga etxean eta herritarren aurrean garaile izan da eta helmugara iritsi eta berehala pozarren zegoen. "Gogorra eta ederra", horrela deskribatu du mendi maratoia. Oihana Kortazar ere pozarren zegoen, "ikaragarri gustatu zait. Zegama-Aizkorri txikia iruditu zait".