Poxta Zahar taldearen herri bazkaria hilaren 27an

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko api. 18a, 11:05

Herri bazkaria da Poxta Zahar taldeak hamargarren urteurrenerako antolatu duen ospakizunetakoa. Bazkarian parte hartzeko txartelak aldez aurretik erosi behar dira, 13 eurotan salgai, apirilaren 23a baino lehen Xauxar, Movie, Amaiur eta Goi Mendin. Bazkaria ez da izango ekimen bakarra, baina bai egun osoko giroa sortzeko akuilua. Egun osoko festa izango da, kafearekin hasi eta musikarekin amaituko dena.  Egitaraua:


10:00 Kafe tertulia Kiosko parkean (Eguraldi txarrarekin Biak kafetegian).
12:00 Poteoa Amaiur tabernatik hasita.
14:30 Bazkari Herrikoia Haur, gazte zein helduentzat San Juan plazan (Eguraldi txarra eginez gero Egapen). Karaokea.
21:00 Kontzertuak Cohen, Skasti, Oi dek oi, 3gabe2.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!