Danborrari eta perkusio elementu erantsiei joz maiatzeko Gazte festetarako kalejira egin nahi dute, Urnietako gazteek osaturiko batukadarekin noski! Batukada taldea osatzeko ikastaroa antolatu dute, ostiralerao 19:00-21:00 artean burutuko dena. Gazte eta heldu, denak ere batukadan parte hartzera gonbidatuta daude.
Bi orduko bost saio izango dira, hurrenez hurren, apirilaren 19an, 26an eta maiatzaren 3an, 10ean eta 24an burutuko dena. Izen ematea, Bertan informazio puntuan. Ikastaroaren prezioa hamabi eurokoa izango da. Adi, beraz, Gazte festetako batukadari.
Izen ematea: Gaztegunea
Idiazabal, 13. 943333973
gazteinformazioa@urnieta.org