Amasa-Villabonako SORTU alderdiak bere burua aurkeztuko du bihar, hilak 13, Amasako Kultur Etxean, eguerdiko 12:00etan. Ekitaldi xumea izango da eta bertan, ezker abertzalearen baitan sortu den antolakunde berriko kideen eta etorkizunari begirako erronken aurkezpena egingo dute. Apirilaren 20an, berriz, Villabonan egingo dute aurkezpena, iluntzeko 20:00etan Bear Zana pilotalekuan. Ondoren, herri afaria egingo dute. Dagoeneko txartelak salgai daude Iratzar tabernan.