Atez atekoaren inguruko eztabaida irekia, arrakastatsua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko api. 12a, 12:18

Jende ugari hurbildu da asteazkenean eta ostegunean egindako eztabaida saioetara. Euskarazko saioa egin zen asteazkenean, eta 80 pertsona inguru berataratu zen. Ostegunean berriz, 85 pertsona izan zen gaztelerazko eztabaida irekian. Herritarrek euren kezka, zalantza eta kexak aurkezteko aukera izan zuten eta Galder Azkue alkateak eman zizkien azalpenak. Udaleko oposizioko kideak gonbidatuta zeuden saioetara, baina ez ziren hurbildu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!