Askok eta askok “Txomingin” moduan ezagutuko zuten Domingo Castro. Gaixotasun luze baten ondoren hil da, irribarrea eta umorea sekula galdu ez zituen billabonatarra. Lanbidez, koadernatzailea zen. Horrez gain, Incansables txarangarekin hainbat eta hainbat herritan tronpeta doinuak zabaldu zituen. Zaletasun moduan, bere lantokian, Amasa-Villabonan hildako jendearen datuekin osatutako artxibategi txiki bat zuen. Hileta elizkizunak bihar, ostiralarekin, izango dira Villabonako Jesusen Bihotza parroki elizan arratsaldeko 19:00etan.