Ekitaldi ugari Asteasun, datozen bi asteburuetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Apirilaren 13an, larunbatarekin, egun osoko jaia antolatu dute Gaztetxeko urteurrena ospatzeko eta igandean, kantujirako kideek beteko dituzte herriko kaleak. Hurrengo asteburuan berriz, musika asteburua antolatu du Ebia kultur taldeak; musika zeltiarra, erromeria eta Andoaingo Musika Bandaren kontzertuak izango dira gozagarri. Jarraian, egitarauak:  

 

Apirilak 13, larunbata

GAZTETXEAREN URTEURRENA:
14:30 Bertso bazkaria Unai Mendizabal eta Adur Gorostidi bertsolariekin, erretore etxean.

Txartelak herriko tabernetan salgai jarriko dira 15€ko prezioan.

18:00 Erromeria herriko trikitilariekin, Asteasuko Gaztetxean.

23:00 Kontzertuak Asteasuko Gaztetxean.

Ondoren, goizalderarte musika.

Arratsaldean, bestalde, aizkolarien saioa egongo da pilotalekuan. 


Apirilak 14, igandea
12:30etan hasita, Kantujira herrian zehar.
 
MUSIKA ASTEBURUA
Apirilak 19, ostirala
Gaubela Keltiarra LIMERICK taldearen eskutik. Garagardo irlandarra eta irlandako tabernetako ohiko janak, dastatzeko. 22:00tan Iturriondo Jatetxean.

Apirilak 20, larunbata
Arkupetako erromeria TAPIA eta herriko trikitilariekin, 18:00ak aldera.

Apirilak 21 , igandea
ANDOAINGO MUSIKA BANDAren kontzertua frontoian, bere errepertorio berria aurkeztuko digute, Italiako klasikoak... Eguerdiko 12:00etan kalean barrena ibiliko dira eta 12:30tan frontoian emango dute kontzertua.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!