Ingurutxo erraldoia antolatzeko entsegua gaur eta datorren astelehenean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko api. 8a, 19:28

Apirilaren 19an eta 20 Andoaingo Urki dantza taldeak 1988. urtean abiatutako bidea ospakizun bilakatuko du. Hogeita bostgarren urteurrena dela eta, jaialdia eta festa egingo dituzte hurrengo asteburuan.

Ingurutxo erraldoia antolatu nahi dute eta horretarako entseguetan dabiltza. Lehena astelehen honetan arratsaldeko 19:00tan hasita Arrate frontoi azpikaldean.

Apirilaren 19an eta 20 Andoaingo Urki dantza taldeak 1988. urtean abiatutako bidea ospakizun bilakatuko du. Hogeita bostgarren urteurrena dela eta, jaialdia eta festa egingo dituzte hurrengo asteburuan.
Batetik, talde osoak emanaldia eskainiko du Basteroko kulturgunean iluntzeko 20:00etan hasita. Bestetik, larunbatean 17:00tan hasita festa egingo dute Goikoplazan. Dantza eta dantzaldia izango da Ingoaldeu taldearen eskutik. Jatekoa ere izango da Goikoplazako ospakizunean.
Ingurutxo erraldoia antolatu nahi dute eta horretarako entseguetan dabiltza. Aurreko astelehenean egin zuten lehena eta hurrengoa apirilaren 15ean izango da, astelehenarekin, arratsaldeko 19:00tan hasita Arrate frontoi azpikaldean.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!