Asteazken honetan Udal agintaldiaren balorazioa egiteko jendaurreko aurkezpena Lekaion

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Urnietako Udalak legegintzaldi honetako lehenengo bi urteen balorazioa egitekoa da Lekaion, asteazken honetan arratsaldeko 19:00tan hasita. Aurretik hedabideetara igorri oharrean zera adierazi dute, "urnietarrei denbora honetan egindakoaren berri emateko unea iritsi da”.


Hogei hilabete pasa dira legegintzaldia hasi zenetik eta Mikel Pagola Urnietako alkateak atzera begirakoa egin nahi du bizilagunen aurrean, "garrantzitsua da saio irekiak antolatzea, egiten dugunaren berri une oro eskaintze aldera".
Alkateak aurreratu duenez orain arteko ekimen guztiak aho batez onartutako Legegintzaldi Planaren baitan kokatu direla. "plana gure lan-gida izaten ari da. Bertan Urnietaren lehentasunak jasotzen direlako".
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!