Agur esatea dokumentala ikusgai Basteron, apirilaren 10ean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko api. 5a, 17:55

Gerra Zibilean gertatutako istorio bati buruzkoa da, animazio teknika berritzaileak erabiliz egin dutena. 1937. urtean milaka haur Euskal Herritik Ingalaterrara eraman zituzten hiru hilabetetan berriro itzuliko zirela esanez. Batzuk, ordea, ez ziren sekula itzuli.


Dokumentala amaitutakoan solasaldia izango da Matt Richards zuzendariarekin eta baita Izaskun Arandia ekoizle eta gidoilariarekin batera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!