Zoriontsu izateko ikastaroa Lekaion

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko api. 4a, 19:33

“Entrenamendu
mentala zoriontsu izateko” izenburupean, meditazioko bi saio egingo dira ostegunean,
 hilak 4, Urnietako Lekaio Kultur Etxean.
Euskarazko
saio praktikoa arratsaldeko 19:00etan egingo da; gaztelerazkoa, berriz, 20:00etan.


Buruko 
lanketak egitea zoriontsu izatera iristeko.
 Horixe
 da ikastaro honen xede nagusia. Saioak praktikoak izango dira, eta bertaratzen direnek
 meditazio gidatu baten bidez ariketak egiteko aukera izango dute.


Antolatzaileen
esanetan,
“emaitza
 harrigarriak 
lortu
 ohi
 dira”.


Bi
saioak doan izango dira eta horietan hausnartze teknika desberdinak uztartuko dira, hala
 nola,
 psikologia positiboa, PNL, Sofrologia, Yoga edota Ho' oponopono, besteak beste.


“Saio
hori ek mundu zabaleko pertsona askoren bizitza kalitatea eta bizi poza nabarmen aberastu 
dituzte ”, 
diote
 arduradunek.


Entrenamendu
 mentalaren praktikatzaile eta irakasle den Urko Arozenak emango ditu meditazio
 saio 
horiek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!