Aiztondoko VI. Gutun Lehiaketa, abian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko api. 2a, 12:20

Apirilaren 26an amaituko da lehiaketara aurkezteko epea. Aurtengo ediziorako proposatutako gaia honakoa izango da: Jaiotetxea txikitzera doaz. Sei urtetik aurreko edonork aurkez dezake bere gutuna eta lau maila ezberdinetan banatuta sarituko dira; 6 eta 8 urte artekoak; 9 eta 11 urte artekoak; 12 eta 16 urte artekoak eta 17 urtetik gorakoak. 

Jarraian, lehiaketaren ignuruko xehetasun guztiak: 

Sentimenduak komunikatzea sustatu eta genero horren aberastasuna berreskuratzeko asmoz, Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateko kultur-dinamizazio arloak AIZTONDO VI. GUTUNEN LEHIAKETA deialdia egin du.


Deialdia honako oinarri hauen arabera arautuko da:
Hala nahi duten pertsonek parte har dezakete, hurrengo kategorietan
bananduta:
A. Maila: 6-8 urtekoena
B. Maila: 9-11 urtekoena
D.Maila: 12-16 urtekoena
E. Maila: 17 urtetik gorakoena

Gaia: Jaiotako etxea txikitzera doaz

Parte-hartzaile bakoitzak gehienez bi lan aurkez ditzake. Gutunak bi orri
hartuko ditu gehienez, bakarrik alde batetik idatzita. Epaimahaiak estilo,
kontatuaren garapena, aurkezpena eta originaltasuna hartuko ditu kontuan
eta, eskuz idatzitako lanak badira, baita kaligrafia ere.

Lan guztiak jatorrizkoak, argitaragabeak eta euskaraz idatziak izan beharko
dute.

Posta arruntez bidaltzeko, egilearen datuak kartazal txiki batean sartu (izenabizenak, adina, telefonoa, helbidea), ondoren kartazal txikian izenordea jarri eta gutuna kartazal handiago batean sartu eta bidali. Posta elektronikoz
bidaltzeko, gutuna fitxategi batean bidaliko da,”izen ordekoa” izenarekin
eta egilearen datuak “egilea” izena duen beste fitxategi batean.

Gutunak honako helbide honetara bidali beharko dira: “Aiztondo VI. Gutun
Lehiaketa” jarrita.
Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateko Bulegoetan
Muñoa kalea, 36 Behea
20159 Zizurkil (Gipuzkoa)
aiztondokogutunak@euskalerria.org
Telefonoa: 943693930


Bidaltzen diren lanak bidean hondatu edo galtzen badira, antolatzaileak ez
du erantzukizunik izango.
Lanak jasotzeko azken eguna 2013ko apirilaren 26a izango da.
7. Maila bakoitzerako sariak honakoak izango dira
A. Maila: 1. Saria: Diploma eta oparia / 2. Saria: Diploma eta oparia
B. Maila: 1. Saria: Diploma eta oparia / 2. Saria: Diploma eta oparia
D.Maila: 1. Saria: Diploma eta 100 € / 2. Saria: Diploma eta 50 €
E. Maila: 1. Saria: Diploma eta 250 € / 2. Saria: Diploma eta 150 €
Aduna, Alkiza, Larraul eta Zizurkilgo herrietako idazlerik hoberena;
afari bat bi pertsonarentzat, Olentzo jatetxean.
Egileek ezin izango dute sari bat baino gehiago eskuratu. Sariak banatu gabe
gera daitezke, epaimahaiak hala erabakitzen badu.

Epaimahaiaren erabakia nahitaez onartu beharrekoa da eta bere iritzia nagusi
izango da.

Sariak 2013ko maiatzaren 24an emango dira, arratsaldeko 18:00etan
Larraulgo Kultur Etxean. Ekitaldi horretan saritutako lanak irakurriko dira.
Saritutako lanak Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitatearen esku gelditu eta
kultura ondarera bilduko dira eta, egoki iritziz gero, honek argitaratu ahal
izango ditu, baina ez du horregatik jabego-eskubiderik izango.


Sarituak izan ez diren lanak ekainaren 18tik 28ra jaso ahal izango dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!