Ondasun Higiezinen gaineko zergan hobariak, familia ugarientzako

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko api. 2a, 11:58

Zergaren %50eko hobaria izango dute Zizurkilgo familia ugariek. Horretarako, beharrezko dokumentazioa eta eskaera orria aurkeztu beharko dute apirilaren 12a baino lehen, udal bulegoetan. 

Honakoak idra aurkeztu beharreko dokumentuak: NAN eta indarrean dagoen familia ugariaren tituluaren kopia; errolda eta elkarbizitza agiria; titularrak eta onuradunek ohiko bizilekuaz gain inolako higiezinik ez dutela adieraziko duen Foru Ogasunak emandako ziurtagiria; eta 2013ko OHZren ordainagiriaren fotokopia. 

Hobaira, 100.000 euroko balio katastrala arte aplikatuko da. Informazio gehiago jasotzeko: 943 691 012, Zizurkilgo udal bulegoak. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!