Rafa Mellado dardo jokoan estatu mailako txapelduna

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko api. 1a, 13:44

Martxoaren 14tik 17ra Alicanten jokatu zen Espainiar estatuko dardo txapelketa eta bertan Rafa Mellado Caudrado urnietarrak garaipena lortu zuen.

Taldeka jardun zuen Orioko UNAR elkarteko "Rugby Tragoxka" taldearekin, garaipena eskuratuz amateur mailako “501” jokoan. Taldekide izan ditu Jon Merino, Pablo de la Fuente eta Joseba Unanue. Finalean Asturias aldeko Duernu2 taldea garaitu zuten.
Garaipen honi esker munduko kopan parte hartzeko atea zabalik dute. Datorren urtean AEBko Las Vegas hirira joateko aukera izang dute, dardo jokoari esker.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!