Atez ateko bilketaren aurkako mugimendua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko mar. 26a, 21:49

Azken egunotan, Villabona eta Zizurkilgo hainbat etxebizitzetako balkoian zabor poltsez beteta ageri dira. Uda aurretik ezartzekoa den atez ateko bilketa sistemaren aurkako iritzia adierazi nahi dute modu horretan. Tolosaldea Txukun plataformak agerraldia egin zuen atzo Zizurkilen, atez ateko sistemaren aurka.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!