Atez atekoaren informazio bulegoa, zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko mar. 22a, 13:17

Villabonako Kale Nagusiko 29. zenbakian zabaldu dute atez ateko bilketa sistemaren informazio bulegoa. Aurrerantzean, bertara jo ahal izango dute zalantzaren bat duten herritar guztiek. Astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 13:00etara eta 18:00 etatik 20:00etara izango da zabalik. Udal ordezkariek egin dute gaur, inaugurazio ekitaldia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!