Santa Krutzetako Kuadrilen eguna antolatzeko bilera ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko mar. 20a, 15:40

Datorren ostiralean, martxoaren 22an egingo da Santa Krutzetako Kuadrilen eguna antolatzeko azken bilera, Urigainen iluntzeko 20:00etan. Gauza asko daude bertan erabaki beharrekoak, besteak beste, bazkariaren inguruko aldaketak. Bilerara gerturatzeko deialdi zabala egin dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!