Adunarrak garaile, Korrikako mus txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko mar. 20a, 10:41

Justino Zubeldia eta David Izagirre adunarrak izan dira Korrikako mus txapelketako irabazleak. Martxoaren 16an jokatu zen final handia Andoaingo Irunberri elkartean eta adunarrek lortu zuten garaipena. Lasarteko bikotearen aurka aritu ziren azken partidan. Garaipenari esker, Hondarribiako Laia jatetxean otordua egiteko aukera eta txapela bana etxeratu zituzten adunarrek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!